Batzarrak egin eta lanketari forma eman ahala informazioa zenbait kanalen bidez partekatu dutela adierazi dute antolatzaileek: Instagram, Facebook, Twitter, WhatsApp eta Telegram.
Ver esta publicación en Instagram
Zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko greba orokorra deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak azaroaren 30erako, zenbait sindikaturen babesarekin. Herriz herri ari dira antolakuntza taldeak martxan jartzen, baita Lasarte-Orian ere. Gure herriko mugimendu feministako kideek jakinarazi dutenez, batzar ireki ez mixtoak burutzen ari dira asteotan eta hurrengoa ostiral honetan izango da, hilak 20, 18:00etan, Antonio Mercero aretoan. "Gonbidatuta zaudete parte hartzera, bertan ikusiko dugu elkar!".