Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 16a

'Palestinako sarraskia gelditu' lelopean, ostegun honetan elkarretaratzera deitu dute herrialde hori pairatzen ari den egoera salatzeko. "Israelgo estatua Gaza bonbardatzen hasi zenetik 2.500 pertsona hil, 10.000 zauritu eta milaka eraikin suntsitu ditu", deitoratu dute antolatzaileek. 19:00etan egingo dute ekntza, Okendo plazan.

Bonbardaketez gain, herrialdea setiatuta dagoela jakinarazi dute: "Israelek ez du uzten ur, elikagai, elektrizitate, erregai edota sendagairik sartzen uzten; egoera oso larria da".