Zorigaiztoak, inspirazio iturri

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 13a, 21:16

Chirigota de Fermín y Antoñito taldeak Tó me pasa a mí: ‘Los desgraciaítos’ ikuskizunaren emanaldia egin du ostiral iluntzean Manuel Lekuona Kultur Etxean,  eta herritar ugari bertaratu da saioa ikusteko. Puerto del Realeko taldeak, musika, kritika eta umorea uztartu ditu, halakoetan ohikoa den moduan. Chirigotaren zatiak azaltzeaz gain, kantatutakoaren atzeko historiaren berri ere eman diete: Covidaren ondorioz, bertan behera utzi beharreko ikuskizunak, La Palmara egindako bidaia gorabeheratsua... Egia izan ala ez, gogotik barre egin arazi diete ikusleei.