Borobilean Elkarteko kideek ekimenaren parte izatearen arrazoiak aletu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 11a, 18:50

Komunitatea osatzen dutela eta komunitateak osatzen dituela sinetsita, herritar talde batek Borobilean Elkartea sortu du, Lasarte-Oria, Euskal Herria eta mundu osoko gaien bueltan informazioa, hausnarketa, eztabaida eta, batez ere, komunikazioa bultzatzeko. Hilaren 24an Joseba Sarrionandia idazle eta pentsalaria gonbidatuko dute Antonio Mercero gunera, 19:00etan.