Egitaraua
Hilak 20, ostirala
- 19:00etan, Juguetes de niño sádico eleberria aurkeztuko du egileak, Olga Serranok.
- 20:00etan, ohorezko ardoarekin topa egingo dute udal ordezkari eta gonbidatuek. Ondoren, luntxa izango dute.
Hilak 21, larunbata
- 11:00etan, karparen irekiera.
- 11:00etatik aurrera, aurpegi margoketa, haur jolasak eta pote tiro txapelketa.
- 11:00etan, haurrentzako marrazki lehiaketa.
- 12:30ean, txiki diskoa.
- 14:30ean, bazkari herrikoia: marmitakoa.
- 16:00etan, sevillana dantzaldia.
- 17:00etan, zunba saioa, Saito gimnasioko kideen eskutik.
- 18:00etan, runba flamenko saioa, Amaia Gonzalez Caballeroren eskutik.
- 19:30ean, Sabor a sur talde flamenkoaren emanaldia.
- 21:00etan, sevillana dantzaldia.
- 22:30ean, rock kontzertua, The Gu taldearen eskutik.
Hilak 22, igandea
- 11:00etan, karparen irekiera.
- 11:00etan, haurrentzako kirol, jolas eta toka txapelketa.
- 12:30ean, Duende taldearen emanaldia.
- 13:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira, LOZET elkartearen eskutik.
- 14:30ean, bazkari herrikoia: paella.
- 16:00etan, sevillana dantzaldia.
- 18:00etan, Fit Gipsy Dance saioa, Lourdes Motiñoren eskutik.
- 19:00etan, errifen zozketak eta sari banaketa.
- 19:15ean, Semblante Rociero koruaren emanaldia.
- 20:00etan, itxiera.