'Sonidos en el recuerdo / Soinuak gogoan' antzinako irratien erakusketa zabaldu du Javier Solerrek

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 12a

Javier Soler bildumagile donostiarrak Sonidos en el recuerdo / Soinuak gogoan antzinako irratien erakusketa irekiko du gaur Antonio Mercero aretoan. Jaieguna denez, 11:00etatik 13:00etara izango dute herritarrek bertaratzeko aukera. Esposizioa hilaren 22ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Lanegunetako ordutegia 18:00etatik 20:30era artekoa izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Sarrera doakoa da.