Oktoberfest ospatuko du Arrieskalleta elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 11

Alemaniako ospakizun herrikoi ospetsuenetako bat herrira ekarriko du Arrieskalleta elkarteak hilaren 27an: Oktoberfest. Saltxitxak, txerri ukondoa eta garagardoa nahi adina izango dute 21:00etan hasiko den afarira animatzen direnek. Herritarrek hilaren 16ra arte izango dute elkarte horretako bazkideren batekin harremanetan jarri eta izena emateko, 22 euroren truke. Antolatzaileek ohartarazi dute 60 pertsonakoa izango dela gehienez eta toki gutxi geratzen dela.