Danok Kide elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak opera eta ballet emanaldien zikloa aurrera eramango dute aurten ere. Lehenengo proiekzio digitala gaur arratsaldean gauzatuko dute, Giuseppe Verdi konpositore italiarraren Aida. 19:00etan hasiko da ikuskizuna, kultur etxean. Sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute.