Beñat Loiarte talde urdin-beltzeko entranatzaileak azaldu modura, neurketa borrokatua izango zela aurreikusten zuten: "aurreko denboraldian elkarren aurka jolastu genuen, beraz euren kalitate eta talde lana aurretik ezagutzen genuen".
Neurketan sartzea kosta egin zitzaion Ostadarreko taldeari. Idiazabalek ederki mugitu zuen baloia eta etxeko taldeak estualdi bat baino gehiagori aurre egin behar izan zion.
Hogeigarren minuturako Loiarteren taldeak indarrak parekatzea lortu zuen. Bi taldeek aukera ugari izan zituzten atearen aurrean. Zoritxarrez aurkaria izan zen aurre hartzen lehena. Atsedenaldirako bost minutu faltan talde urdin-beltzeko jokalarien gaizki-ulertu bat baliatuz egin zuen Idiazabalek lehen gola.
Bigarren zatian Idiazabalek erritmoa eta intentsitatea mantendu zuen. Ostadarrek, ordea, bero eta nekearen ondorioz erritmoa jaitsi zuen eta horren eragina izan zuen norgehiagokan. Jokaldi landu batekin bigarren golak egin zuen aurkariak eta gutxira, kontraeraso batean hirugarrena.
Orduan, Ostadarrek baloiaren jabetza mantendu eta bereganatzea lortu zuen. Idiazabalek kontraerasoan jokatu behar izan zuen. Eta horietako batean, aurkariaren aurrelarien kalitatea argi geratu zen; laugarren gola egin zuten.
Talde urdin-beltzeko prestatzaileaka adierazi duenez, " ez zen espero genuen emaizta eta azken emaitzak (0-4) ez du taldeak zelaian egindako lana erakusten". Eta horregatik, hurrengo hitzorduak ongi prestatzeko lanean ari da Erregional I. mailako taldea.