Espero baino neurketa erosoagoa jokatu zuen Eguzki Bodegas Ayesa taldeak Francisco Javier Kixki Perez entrenatzailearen hitzetean. Anoeta izan zuen aurrez aurre eta neurketa borrokatua espero zuten.
Lehen zatian, indarrak parekatuta zeudela zirudien. Bi taldeak golaren bila joan ziren. Baina etxekoek ezin izan zituzten erasoak atea aurrear eraman. Eta aurkariak nahiz eta saiatu, ezin izan zuen etxeko atea zulatu. Ondorioz, atsedenaldira husna iritsi ziren.
Egoerak itzulia emango zuen, ordea. Eguzkiko gazteak euren balioa erakusteko gogotsu atera ziren eta lehen zazpi minutuetan aukerak ongi baliatu zituzten aurre hartu eta partida bereganatzeko. Aurkariak ere ezin izan zuen erritmoa mantendu eta aldea handitzen joan zen. Azken emaitza 9-3 izan zen.
Gazteen mailako taldeak bi neurketa jokatu ditu Ligan eta txanponaren bi aurpegiak bizi izan dituzte; lehen jardunaldian 2-1 galdu zuten Antxo Pescaderia Ferreresen aurka. Gogor egingo dute lan neurketak aurrera eraman ahal izateko. Hurrengo partidan, gainera, ederki borrokatu beharko da Kixki-ren taldea sailkapeneko buru den Eskoriatzaren aurka jokatuko baita.