Denboraldiko lehen partida garrantzitsua zen senior taldearentzat. Senior taldea sortu zenean Añorgaren aurkako partida galtzearen ondorioz, Ostadarrek ezin izan zuten lehen mailan jokatu. Geroztik arantzatxoa zuen talde urdin-beltzak eta erronka modura garaipena lortzea zuten buruan.
Neurketa hastean bi taldeen maila antzekoa zela ageri geratu zen. Joko azkarrra eta bizia erakutsi zuten bai etxekoek baita aurkariek ere eta ondorioz, saskiratze ugari egin zituzten; lehen laurdena 20-18 amaitu zen.
Errtimoa mantendu zen eta aurredenboraldian egindako lanari esker, Ostadarrek intentsitatea mantentzea lortu zuen eta aldea handitzen joan zen. Azken laurdena hasi baino lehen etxeko taldea nagusi zen, 55-39 markagailuarekin.
Azken hamar minutuetan talde urdin-beltzeko jokalariak garaipena lortuko zutenaren konfiantza izan eta lasaitu ziren. Añorgak ez zuen aukera galdu eta markagailuan gerturatzeko baliagarri izan zitzaion. Ez zuten arrisku handirik sortu, baina partida 65-55 amaitu zen.
Ostadarreko entrenatzaile Gaizka Urreiztik aipatu duenez, "jokatzeko sistema berrira ongi moldatu gara, baina oraindik gauza asko ditugu fintzeko. Helburua sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzea da, baina horretarako gogor eginbeharko dugu lan".