Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak 35 urteko ibilbidea ospatzen aritu dira azken hilabeteetan Urteak bete abenturak bizi ikuskizunarekin. Herriz herri ibili ondoren, etxean, Lasarte-Orian egin dute azken emanaldia. Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioa bete duten haur eta gurasoek barre eta dantza egin dute ia ordu eta erdiz. Abesti eta pasadizo artean, Panpoxara igo da hirukotea eta bidaia honetan lagun egindako beste pertsonaia berezi ere igo dira oholtzara. Sudurgorriak maitasuna ematen eskuzabalak direnez, beraien urtebetetze festa TXINTXARRI-rekin partekatu nahi izan dute, hilaren 1ean 30 urte bete zituelako. Hala, oholtzara igo diren lantaldeko bi kideei koloretako aterkia oparitu diete, "euskararen aterpe" baita herri aldizkaria. Zorionak zuri abestea nahikoa ez, eta Maite zaitut ere dantzatu dute elkarrekin. Amaieran, nahi izan duten guztiek pailazoekin argazkia egiteko aukera izan dute.