Scalextric erraldoia, zirkuitua gogoratzeko

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 7a, 13:42

Lasarteko Zirkuituaren mendeurrena ospatzeko ekimenen artean ,I. Auto Txapelketa Digitala egin dute larunbat goizean kultur etxeko hitzaldi aretoan. Gunearen ia luzera bera zuen scalextric pista jarri dute bertan eta dozena bat lagunek parte hartu dute. Lasarte-Oriako kirol zinegotzi Goizalde Pildainek sakatu du irteera adierazi duen semaforoa martxan jartzeko botoia. Pantailan argi berdeak ikustean abiatu dituzte kotxeak eta lehiakideen zerrenda agertu da jarraipena egiteko.