LEM Lurauto Electric Mobility BTT Lasarte-Oria probako antolatzaileek jakitea eman dute hurrengo edizioa 2024ko apirilaren 14an izango dela. Era berean, inskripzio epea ireki dute euren webgunean. Izena ematen dutenek Gobik txaleko esklusiboa jasoko dute opari. Zailtasun ezberdina duten hiru ibilbide izango dira eta txirringaz zein E-Bikerekin egin ahalko dira. Lasterketaren gaineko informazio guztia euren sare sozialetan eta webgunean argitaratuko dute. Antolatzaileek gogora arazten dute izena ematea lehenbailehen egitea plazak mugatuak baitira.