Zizka-mizkekin sabelak bete bitartean, partaideetako batek, Encarni Baztanek, Timoteo Araujo idazlearen poesia bat partekatu du aretora joandakoekin. "Ez gara zaharrak, bizitzaren arratsaldea besterik ez zaigu iritsi", dio olerkiak.
Dozena pare bat herritar animatu dira kamiseta berdea jantzi eta paseo osasungarri bat ematera, Ondo ibili egitasmoaren barruan. 11:00etan Okendo plazan elkartu eta hiruzpalau kilometroko osteratxo bat egin dute giro ederrean. Ondoren, merezitako saria izan dute, hamaiketako goxoa. Antonio Mercero gunean elkartu eta mokadu bat jateaz gain kontu kontari aritu dira.