Duo Imperial taldearen emanaldiaz gozatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 6a, 13:26

Adineko Omenaldi Astearen barruan, Duo Imperial musika taldearen kontzertua aurrera eraman dute. Manuel Lekuona Kultur Etxean izan da hitzordua, eta bertan bildu dira hainbat herritar. Askotariko doinu eta abesti abestu dituzte aipatu taldeko bi abeslariek, horien artean, Abba taldearen batzuk eta baita Jose Luis Perales artistaren ¿Y cómo es él?. Walt Disney konpainiaren bat ere entzun ahal izan da aretoan: Ederra eta piztia. Azken hori, Auditorioko eserlekuetatik bere gurasoen emanaldiari begira zegoen semeari eskaini diote.