Askotariko ikastaroen eskaintza egin du udalak ikasturte berrirako

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urriaren 6a

Udaleko Kultura sailak 2023-2024 ikasturterako kultur ikastaroen berri eman du, prentsaurrean. Horietan izena emateko epea hilaren 9an zabalduko da, eta 19ra arte izango dute interesdunek horretarako aukera. Kultur agenda ere aurkeztu dute

Ikasturte berrirako kultur ikastaroen eskaintza zabala egin du Lasarte-Oriako Udalak. Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzenduta daude guztiak, eta horietan parte hartu nahi dutenek, hilaren 9tik 19ra arteko tartea izango dute izen ematea egiteko. Horretarako, bi aukera izango dute. Aurrez aurre egin nahi duenak, Manuel Lekuonara joan beharko du, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Inskripzioa sarean egin nahi dutenek, berriz, honako helbidean egin dezakete: www.lasarte-oria.eus. Hau da 2023-2024rako eskaintza: Argazkigintza hastapena; Estresa murrizteko teknikak; Sabel dantza; Barre metodoa; Meditazioa; Sendabelarrak; Dantza latinoak; Ilaran dantza tailerra; Aretoko dantzak; Joskintza eta patroigintza; Narratiba laburreko idazketa tailerra; eta, Irakurketa kluba. Guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, azken hori izan ezik; gaztelania hutsean aurrera eramango dute. Ikastaro bakoitza zein astegunetan izango den eta zein prezio izango duen jakiteko www.txintxarri.eus ataria kontsulta dezakezue. 

Hilaren 24an hasiko dira lehen ikastaroak, eta hortik aurrera beste guztiak. Ikasturte osoko iraupena izango dute guztiek, ekainera bitartekoa.  

Ikastaroek aurrera egin dezaten gutxieneko parte hartzaile kopuru batek eman beharko du izena. Tokiak mugatuak dira, hortaz, horiek baino izen emate gehiago batzen dituen ikastaroen kasuan, zozka bidez erabakiko dira parte hartzaileak. Udal ordezkariek azpimarratu dute kasu horretan preferentzia izango dutela ikastaro bakarrean izena eman dutenek. 

Honako hauek dira 2023-2024ko kultur ikastaroak:

Ikastaroa Eguna Ordutegia Prezioa (erroldatuak) Prezioa (erroldatu gabeak) Hasiera eta amaiera datak
Argazkigintza hastapena Osteguna 18:30-20:30 167 euro 278 euro 10/26 - 06/13
Estresa murrizteko teknikak Asteartea 15:00 -16:30 125 euro 208 euro 10/24 - 06/11
Sabel dantza Osteguna 19:45 - 21:15 88 euro 146 euro 10/26 - 06/13
Barre metodoa Ostirala 17:00 - 18:30 121 euro 201,5 euro 10/24 - 06/14
Meditazioa Asteazkena 19:15 - 20:45 85 euro 141 euro 10/25 - 06/12
Sendabelarrak Osteguna 17:00 - 19:00 168 euro 281 euro 10/26 - 06/13
Dantza Latinoak Asteartea 19:00 - 20:30 68 euro 114 euro 10/24 - 06/11
Narratiba laburreko idazketa tailerra Asteartea 19:00 - 20:30 94 euro 156 euro 10/24 - 06/11
Ilara dantza Osteguna 18:15 - 19:45 64 euro 106 euro 10/26 - 06/13
Aretoko dantzak Ostirala 11:00 - 12:30 66 euro 110 euro  10/26 - 06/14
Joskintza eta patroigintza Asteazkena 10:00 - 12:00 95,07 euro 158, 45 euro 10/17 - 06/12
Joskintza eta patroigintza tailerra Asteartea 10:00 - 12:00 167 euro 278 euro 10/24 - 06/11
Joskintza eta patroigintza tailerra Asteazkena 10:00 - 12:00 167 euro 278 euro 10/25 - 06/12
Irakurketa kluba 5+1 (gaztelaniaz)  Astelehena 10:00 - 14:00 64,5 euro 107,5 euro 10/30 - 06/12