Arratsalde ederra igaro dute bingoan jokatzen

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 5a, 15:22

Adinekoen Omenaldi Astea ospatzen ari dira herritarrak. Horren barruan, bingo partida ugari aurrera eraman dituzte Biyak Baten egoitzan. Tarte polita igaro dute elkarrekin. Ostean, sariak jaso dituzte irabazleek udal ordezkarien eskutik.

Asteburuan zehar jarduera gehiago aurrera eramango dituzte:

Hilak 6, ostirala

  • 11:00etan, Ondo ibili paseo osasungarria, Okendo plazatik abiatuta.
  • 12:00etan, Ondo ibili paseo osasungarria, Antonio Mercero gunetik abiatuta.
  • 17:00etan, bideoforuma, Biyak Baten egoitzan.

Hilak 7, larunbata

  • 11:00etan, IX. Ibilaldi Neurtua, Okendotik abiatuta.

Hilak 8, igandea

  • 10:40ean, kalejira, Biyak Baten egoitzatik.
  • 11:00etan, meza, Ama Brigitarren komentuan.
  • 12:00etan, urrezko ezteiak bete dituzten bazkideei aintzatespena. Ondoren, bazkaria eta dantzaldia.