Hilaren 13an, 19:00etatik aurrera kultur etxean. Bi txirigota eta talde bat etorriko dira herrira:
- Chirigota de Fermín y Antoñito (Puerto de Real hirikoak). Tó me pasa a mi: ‘Los desgraciaítos’ ikuskizuna oholtzaratuko dute. Cadizen oso ezagunak dira eta bertako txapelketan finalista izan da azken urteetan, hiru urtez segidan.
- Chirigota del Bizcocho. Los mi alma ikuskizuna oholtzaratuko dute. 2017. urtean Lasarte-Orian izan ziren, Cadizen maite dituzte Sevillakoak diren arren. Lehen aipatu txapelketan laugarren geratu da aurten, nahiz eta gehiago merezi izan adituen arabera.
- Cuarteto del Gago. Escuela taller de gladiadores El Pópulo ikuskizuna oholtzaratuko dute. Taldeen txapelketa irabazi du aurten.
Sarrerek 14 euro balio dute eta kultur etxeko leihatilan zein Kutxabank Sarrerak atarian eros ditzakete herritarrek. Bi ordu eta erdiko iraungo dute emanaldiek.