'Gardentasuna' eta 'Gau giroa' argazkiek irabazi dute TXINTXARRI-ren udako lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 4a, 15:30

TXINTXARRI aldizkariak udako argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Bozka eman duten irakurleen iritziz, Gau giroa izeneko irudia izan da politena; Garazi Mutiloak, egileak, Ttakun Kultur Elkartearen produktu sorta bat eramango du etxera. Bestalde, epaimahai profesional batek Gardentasuna argazkia aukeratu du, eta argazkilariak Aldika enpresaren kutixia saski bat irabazi du. Eskerrik asko partaide eta boto emaile guztiei eta datorren urteko lehiaketara arte!