Texas Lasarterrako Jubenil I. mailako taldeak ederki hasi du Liga

Txintxarri Aldizkaria 2023ko urr. 4a, 11:15

Texas Lasartearrako Jubenil I. mailako taldeak hilaren lehenean eman zion hasiera ligari. Lehen jardunaldian atseden izan ostean, gogotsu atera ziren zelaira Carlos Tejadoren mutilak eta ederki jardun ziren 4-1 irabazi zuten Lazkao, Michelin kirol gunean

Entrenatzaileak nabarmendu modura, ilusioz betetako denboraldia da aurretik dutena. Jokalarien artean giro ederra sortu dutela ere jakitera eman du eta fitxaketa berriek ere harrera ona izan dute: "Jokalari berriak etorri dira beste talde batzuetatik eta taldeak ongi hartu ditu batzuk gainera maila baxuago batean lehiatzea erabali dute eroso egoteko".

Eta egoera horrek ere zelaian isla du. Lehen minututik norgehiagokan kontzentratuak egon ziren talde urdin-zuriko gazteak. Euren erritmoa ezarri zuten eta erraz lortu zituzten lehen bi golak. 

Lazkaok ez zuen aukerarik sortu, baina etxekoen akats bat baliatuz lehian jarraitzeko gola egin zuen aurkariak.

Atsedenaldiaren ostean, Texas Lasartearrak neurketaren kontrola bereganatu eta beste bi gol eginez, garaipena berretsi zuen.

Talde urdin-zuriak Segura Goierri B izango du hurrengo aurkaria.

Gainerako taldeak

Texas Lasartearrako Infantil I. mailako taldeak ere garaipena erdietsi zuen Billabonaren aurka, 5-0. Talde urdin-zuriko gainerako taldeek puntua lortu zuten euren neurketetan. Erregional I. Mailako taldeak bina berdin du zuen Usurbilen aurka; Kadete I. mailako kideek, aldiz, bana Idiazabalen.

Ostadar SKTko taldeen artean ere denetariko emaitzak izan ziren. Honakoak izan ziren markagailuak: Ohorezko Erregional maila, Antiguoko KE 2 - 1 Ostadar SKT; Gorengoen maila, Ostadar SKT 1 - 1 Allerru KE; Erregional 1. Maila, Lazkao KE 5 - 1 Ostadar SKT; Ohorezko Jubenila, Beti Ona CD 3 - 6 Ostadar SKT; Jubenil 1. Maila, Ostadar SKT B 1 - 3 Touring CD C eta Danena KE C 2 - 1 Ostadar SKT C; Ohorezko kadetea, Ostadar SKT 3 - 0 Kotskas Mariaren Bihotza CD B ; Kadeteen I. maila, Ostadar SKT B  1 - 6  Danena KE B eta Usurbil FT 11 - 1 Ostadar SKT C; kadete neskak, Antiguoko KE B 11 - 0 Ostadar SKT; Infantil Handi, Ostadar SKT 0 - 4 Martutene KE eta Infantilen I. Maila, Ostadar SKT 1 - 2 Euskalduna A. SD.