Lasarte-Oriako pilotalekura itzuliz. Jagoba Mendizabal eta Julen Urruzola izan ziren Intzaren izenean Mundarro 2ren aurka indarrak neurtu zituzten ordezkariak. Urruzola atzelariak hartu zuen neurketaren pisua; Mendizabal oineko zauri batetik sendatzen ari da eta ez dago %100.
Aurkariak aukeratutako pilotarekin hasi ziren jokoan eta herriko bikotea eroso zegoenez ez zuen aldaketa egin. Intzak zein Mundarrok tantoak egin zituzten eta aldea irekitzea lortzen zutenerako aurkariak berdinketa lortzen zuen.
Hamazazpigarren tantoa lortu ostean, astigartarrek pilota bizia atera zuten eta ihes egin zuten markagailuan 20-24koa egon arte.
Etxeko bikoak tanto egin eta etanaldira iristea adostu zuen; Urruzola nekatuta zegoen. Puntua lortu eta etxeko atzelariak atseden hartu bitartean neurketako partidako azken zatiari nola aurre egin erabaki zuten; pilota hotzarekin jokatu.
Asko arriskatu eta tanto azkarrak lortuz, garaipena erdietsi zuten.
Aurreko asteko arantza kendu ahal izan du Intzako gomazko pala taldeak; EPLEren aurka 25-10 galdu zuen. Eta hilaren 6an, Gaztelekuren aurka duen hitzorduari begira indarrak eman dizkio.