Udazkenari ongietorri beroa egingo diote Zabaleta auzoko Basotxo plazan, festa eder bat eginda. Urriaren 6an izango da, ostiralarekin, 18:30etik aurrera. Antolatzaileek adierazi dute "berritu" egin dutela egitaraua eta adin guztientzako herritarrak izan dituztela kontuan.