Zarautz Beltzak taldea Euskal Ligako Ohorezko B mailan lehiatuko da. Herritarrez betetako taldeak Arratiko Zekorraken aurka jokatuko du lehen jardunaldia.
18 urtez azpiko zein 16 urtez azpiko Zarautz Beltzak taldeek, aldiz, La Riojaren aurka lehiatuko dira
Espainiako Ohorezko Mailan ere izango da aurten lasarteoriatarrik, Alex Saleta. AMPO Ordiziak ekainean fitxatu zuen eta urriaren 1ean, Pasek Belenos izango dute ligako lehen aurkari.
Eskola ere lehian
Beltzak Errugbi Eskolako gaztetxoak ere topaketekin hasiko dira. 14 urtez azpiko gazteek seven modalitateko saioa izango dute eta 10 urtez azpiko zein 12 urtez azpiko jokalariak Hondarribiako hondartzan jokatuko dute.