Espainiako Vuelta amaitu eta lasterketa horretako zein lau itzulietako sariak jakitera eman zituen Ostadar SKTk. Hilaren 22an, Patxi Larrañaga harategian izan zen sari banaketa. Porretako 1.600 eurotako sari nagusia Landismo txartelak eskuratu zuen. Vueltakoa, berriz, Paitik (400 euro) eta Aupa Zestua (200 euro) txartelek eraman zituzten. Azken porra horretako urdaiazpikoen onuradunek ere jaso zituzten euren opariak. Gainera, Larrañaga Harategiak laugarrenez jaso du aurten puntu gehien lortu dituen establezimenduaren saria.