Danok Kide elkarteak udalarekin antolatutako XVIII. Musika Topaketen barruan, Ad lucem quam inhabitas izeneko organo eta kantu emanaldia aurrera eraman dute Ama Brigitarren komentuko elizan. Ana Belen Garcia organo jotzailea, Izei Mugica tenorea, Maria Jaunarena eta Marta Garcia sopranoak aritu dira ekimenera joandako ikus-entzuleen aurrean, eta, guztira, hamar musika pieza eskaini dizkiete. Horien artean entzun ahal izan dituzte C. Caccini-ren Ave Maria, C. Frank-en Allegro moderato, edota W.A. Mozart-en Ave Verum Corpus. Giro atsegina izan da nagusi.