Egitaraua
- 18:30ean, haurrekin mural bat prestatuko dute. Horretarako, parte hartu nahi dutenek udazkenarekin zerikusia duten gauzak eraman beharko dituzte (hostoak, marrazkiak, eta abar).
- 19:30ean, afari merienda egingo dute. Antolatzaileek asko eskertuko diete auzotarrei patata tortillak eramatea. Horrez gain, ez dira faltako sardina edota txorizoa. Jan-edana Samba Badago taldeak girotuko du, kontzertu bat emanda.