Danok Kide elkarteak XVIII. Musika Topaketak aurrera eramango ditu udalarekin elkarlanean. Ad lucem quam inhabitas izeneko organo eta kantu errezitaldia emango dute Ana Belen Garcia organo jotzaileak, Izei Mugica tenoreak eta Maria Jaunarena eta Marta Garcia sopranoek. Ama Brigitarren komentuan izango da kontzertua, 20:00etan. Sarrera doakoa da.