Organo eta kantu emanaldia egingo dute gaur Ama Brigitarren komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 28a, 09:59

Ana Belen Garcia organo jotzailea, Piter Ansorena txistulariarekin batera emandako kontzertu batean, 2017an.

Danok Kide elkarteak XVIII. Musika Topaketak aurrera eramango ditu udalarekin elkarlanean. Ad lucem quam inhabitas izeneko organo eta kantu errezitaldia emango dute Ana Belen Garcia organo jotzaileak, Izei Mugica tenoreak eta Maria Jaunarena eta Marta Garcia sopranoek. Ama Brigitarren komentuan izango da kontzertua, 20:00etan. Sarrera doakoa da.

Egitaraua
  • Ave María ---- C. Caccini
  • Allegro moderato* ---- C. Franck
  • Ave María ---- C. Gounod
  • Ave Verum Corpus ---- W.A. Mozart
  • Offertoire* ---- C. Franck
  • Angiol di Pace ---- V. Bellini
  • Panis Angelicus ---- C. Franck
  • Sortie in F* ---- C. Franck

*Organoarekin joko dituzten soloak izango dira izartxoa duten piezak.