Hilaren 17an, Aloña Mendi taldeko Jon Presak Astrabuduako Herri Krosa irabazi zuen Erandion, Bizkaian. 5 kilometroko proban nagusi izan zen herritarra (16.12) eta 30 segundoko aldea atera zion bigarrenari.
Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko kide Borja Granadok, aldiz, iraupen luzeko proba batean lortu zuen podiuma. Hilaren 16an, Palentzian 65 kilometroko Ultra Montaña Palentina izan zen eta podiumeko hirugarren mailara igo zen. Lehen postuetan lehian egon zen; bigarren sailkatuarekin egin zuen ia bide osoa. Baina eguraldiaren iragarpenek 40. kilometroan lasterketa neutralizatzea ekarri zuten eta ezin izan zuen bigarren postua borrokatu.
Horrez gain, abuztuaren 12an eta 13an, Trail de Moixeró probako Xtrail 36 km. ibilbidean parte hartu eta hamabigarren postuan (04.11.26) amaitu zuen.
Era berean, hilaren 14an, Josetxo Imaz Memoriala jokatu zen Beasainen eta Peio Fadrique herritarrak 50.37 marka egin zuen.