Ostadar Ipar Martxa taldeko kideek Otsagabian, Nafarroan, asteburu pasa egin zuten hilaren 23an eta 24an. Euriarengatik, hilaren 21ean, Mugikortasun Astearen barruan egin behar zuten saioa bertan behera geratu bazen ere, oraingoan eguraldi paregabeaz gozatu ahal izan zuten taldeko kideek. Iratiko basoan barrena ibili ziren Erreka Idorra ibilbidea jarraituz eta Muskildako baselizari ere bisita egin zioten. Bertako ipar martxa taldeko kideak lagun izan zituzten eta guztiek batera afari gozoaz ere gozatu zuten.