Ostadar SKTko Saskibaloi atalak 2023-2024 denboraldian lehiatuko diren taldeak aurkeztu zituen larunbatean, Maialen Chourraut kiroldegian. Taldeko arduradunek dioten bezala "euren altxorrak" aurkeztu zituzten, jokalariak.
Oraingoz bi talde soilik hasi dute liga, baina urrian zehar joango dira gainerakoak batzen.Aurkezpenaren ostean, kadete errendimendu urre mailako partidaz gozatu ahal izan zen. Urdin-beltzek Easo basket Irulearen aurka neurtu zituzten indarrak eta borroka handi izan zen bi taldeek artean. Azkenean donostiarrak izan ziren garaile, 30-34.
Jardunaldi zailagoa izan zuen Junior Errendimendu Zilar taldeak. Bi neurketari egin behar izan zien aurre Andoni Alduncinen taldeak eta bietan aurkaria izan zen garaile. Larunbatean BKL Loinatz izan zuen aurrez aurre Beasainen eta 55-30 izan zen emaitza. Igandean, aldiz, Carnicas San Marcial Hondarribiak 31-45 garaitu zuen Maialen Chourraut kiroldegian.