Nahia Zudairek brontzea eskuratu du Ur Irekietako Munduko Kopan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 26a, 13:00

Nahia Zudaire (eskuinetik lehena), Ur Irekietako Munduko kopako podiumean. Arg.: FEDDF.

Nahia Zudaire podiumean izan da berriro. Buruntzaldea IKTko igerilariak Ur Irekietako Munduko Kopan parte hartu du Espainiako selekzioarekin eta brontzezko domina jantzi du

Sardiniako (Italia) San Teodoro hondartzan antolatu zen kirol ekimena eta 3.000 metroko proban, S7-S10 mailan zehazki, egin zuen igeri Zubieta gazteak.

Zortzi aurkari izan zituen Buruntzaldeako ordezkariak. Poliniako Oliwia Jablonskak (S10) hasieratik aurre hartu zuen eta 38.43,68 marka eginez lehen postua irabazi zuen. 

Atzetik Zudaire eta Taylor Winner Estatu Batuarrak bigarren postuarengatik borrokatu zuten; azken horrek eraman zuen zilarra (39.53,61) eta zubietarrak hirugarren postuan amaitu zuen lehia, 40.06,40.

Buruntzaldea IKTko arduradunek aipatu dutenez, denboraldi hasierako entrenamenduekin bateratzeko moduko iraupen luzeko lehiaketa aukera ona izan da igerilariarentzat.

Master maila

Bestalde, igeriketa taldeko gainerako kideak, masterrak izan ezik lanean ari dira urriaren erdialdean liga ezberdinetan lehiatzen hasteko.

Masterrek aurki hasiko dituzte entrenamendu saioak, urriaren 2an eta maila horretan izena emateko aukera dagoela gogorarazi dute igeriketa taldeko kideek. Inskripzioa igeriketa taldeko webgunean egin behar da; atala horretako informazioa ere eskuragarri dago bertan.