Sareko kideen aburuz, "konponbidean" jarri behar dute preso, iheslari eta deportatuen auzia, "elkarbizitzara bidean urratsak emateko". Hori dela-eta, eskatzen dute salbuespen egoera indargabetu eta legedia arrunta aplikatzea, horiek guztiak "etxera bidean" jartzeko: bizi osorako zigorra eta espetxealdiak luzatzea ahalbidetzen duten legeak indargabetzea; gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, Ibon Fernandez Iradi herritarra tardtean; 70 urte baino gehiago dituzten presoak kaleratzea; zigorren hiru laurden eta bi herenak dituztenak askatzea; gradu erregresiorik ez aplikatzea; eta kartzelan egoteak eragiten dituen eskubide urraketak amaitzea.
Aldarrikapen horiek kalera ateratzen hasiko da berriro Lasarte-Oriako Sare, ostiral honetan, hilak 29, Elizatze plazan egingo duen kontzentrazioan. 20:00etan jarri dute hitzordua. "Jabi Gallaga, Ibon Fernandez Iradi eta Aitzel Iriondo etxera! Etxerako bidean, izan bidelagun!".