Hilaren 16an jokatu zen lehen jardunaldia eta herritarrek atseden izan zuten. Hilaren 23an egingo dute bat lehiaketarekin. Josu Lopezen taldeak Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko du lehen neurketa Oiartzunen aurka.
Gainerako taldeak
Lehen mailako taldeaz gain, herriko areto futbol elkarteak lau talde izango ditu maila ezberdinetan: hirugarren maila, gazte maila, kadete maila eta infantil maila. Areto Futbol eskolako haurrekin ere jarraituko dute lanean.
Guztiak denboraldia hasteko lanean ari dira. Entrenamendu saioak eta lagunartekoak txandakatzen dituzte urrian lehiakor izateko.
Kadete taldeak, esate baterako, Citruenigoko hiruko trofeoa lehiatu zuen, hilaren 17an. Nafarroako herriko Garbayo Chivite CFS eta Zaragozako Equipe Sport taldeen aurka neurtu zituen indarrak. Bi neurketa irabazi ostean, aragoiko taldeak eraman zuen sari nagusia.