Buruntzaldea IKTko Itsaso Tolosa (31.53) seigarren sailkatu zen emakumezkoen mailan eta Juan Vicente Martin (31.56) beterano 2 mailan bigarren sailkatu zen. Talde kide Garazi Etxeberria (32.42), Igor Amantegi (36.05), Asier Gorostegi (37.58), Laura Igea (38.22) eta Manu Santos (43.12) ere iritsi ziren helmugara.
Era honetara, Gipuzkoako Ur Irekien Ligako sailkapena osatu da eta taldeko bi kide daude lehen postuetan: Laura Igea Master+ mailako bigarren sailkatu da eta Juan Vicente Martinek beterano 2 kategoriako lehen postua eskuratu du.
Nazioartean lehian
Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire ere itsasoan lehian izango da, hilaren 23an. Igerilari gazteak World Para Swimming Open Water Cup txapelketan parte hartuko du, Sardinian, Italian. Espainiako selekzioarekin 3.000 metroko proba lehiatuko du zubietarrak.
Izen ematea
Bestalde, Buruntzaldea IKTk ikasturteko entrenamendu saioak hasi zituen hilaren 18an. Nahiz eta taldeak –masterrak izan ezik, urrian 2an hasten dira–martxan egon, izen ematea oraindik irekia dago. Interesa duten herritarrek igeriketa taldeko webgunean (buruntzaldeaikt.eus) aurki dezakete informazio guztia.