Ostadar SKTko futbol taldeek denetariko emaitzak izan zituzten ligako jardunaldian

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 20a, 14:00

Erregional Gorenak garaipena erdietsi zuen, Ohorezko jubenilak berdinketa eta Ohorezko kadeteak ezin izan zuen Touring garaitu

 

Ohorezko jubenilak berdinketarekin hasi du denboraldia. Añorga KKEren aurka neurtu zituzten indarrak Antxon Navarroren jokalariek eta atea hutsean geratzea lortu zuten. 

Talde gaztea aurkeztu zuen prestatzaile urdin-beltzak; lehen urteko sei jokalarirekin atera zen zelaira. Mailan hasiberriak izanda ere ederki moldatu ziren taldearen jokora eta neurketa borrokatua ikusi zuten Michelinera hurbildu ziren zaletuek. 

Tamalez, gol gutxiz gozatu zuten ikusleek. Lehen zatian, gol bat baliogabetu zieten etxekoei kornerrean falta egiteagatik eta atsedenaldiaren ostean, beste aukera garbia izan zuten Navarroren mutilek. Baina langa gainetik joan zen baloia. 

Aurkariak ere ez zuen arriskurik sortu. Etxeko taldearen akatsa bilatu eta gola egiteko asmoz jokatu ziren añorgatarrak erasoan. Defentsan, aldiz, Ostadarren jokoa oztopatzen saiatu ziren neurketa osoan zehar. Ondorioz, husnako berdinketarekin amaitu zen lehia.

Gainerako neurketak

Erregional Gorengoak lehen partida jokatu eta garaipena lortu zuen Urnietan. Ostadar nagusi izan zen eta 0-3 gailendu zen Jon Iruretaren taldea.

Bestalde, porrot berri jaso zuen Ohorezko Kadeteak. Jagoba Mendizabalek jokalariak ederki borrokatu arren, Touringen aurka 0-1 galdu zuten.