Taula Xake klubeko kideek ez dute atsedenik izan udan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 20a, 13:00

Uztailean hainbat torneoetan izan ziren lehian eta irailean ere txapelketaz txapelketa dabiltza

Taldeak xake azkar modalitateko bi lagunarteko torneoetan parte hartu zuen uztailean: Errenterian I Madalenak Xake Txapelketan eta Atabaka Jatetxeko V. Lagunartekoan Bitoriano, Araban. Azken postuetan geratu arren, esperientzia ederra izan zen, batez ere taldeko gaztetxoentzat.

Erlantz Sanchez kideak, aldiz, 12 urtez azpiko Espainiako txapelketa lehiatu zuen, Salobreñan, Granadan. Uztailaren 10etik 15era, Estatu osoko 190 bat gaztetxo bildu ziren Granadako herrian. Sanchez 11 urtez azpiko mailan lehiatu zen eta bederatzi neurketa jokatu zituen; bitan garaipena erdietsi zuen eta bestea batean berdinketa.

Lehiaketa ugari

Lehengo astean taldeko hainbat kide – Juan Luis Varela, Alejandro Sanchez eta Erlantz Sanchez – Groseko Nazioarteko Xake irekia lehiaketa jokatu zuten, baita Juan Rodriguez herritarra ere. Azken horrek lortu zuen posturik onena; 25. izan zen.

Xake eskolako haurrak ere batetik bestera ibili dira azken asteetan. 

Hilaren 9an, Errenterian izan ziren Beraun-Bera elkarteak auzoko jaietan antolatutako 14 urtez azpiko jaialdian. ordezkaritzako kideen artean, emaitzarik onena Dani Vegasek lortu zuen.

6. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdian ere izan zen ordezkaririk hilaren 16an. Mikel Manterola C taldeko bosgarren postuan sailkatu zen.

Bananako lehia

Urrian maila ezberdinetako bakarkako Gipuzkoako txapelketa jarriko da martxan eta xake taldeko kideak lanean ari dira prest egoteko.

Bestalde, klubeko kideek jakinarazten dute, azken urtean ostiraletan ate irekiak egiten bazituzten ere, beste egun batera mugitzea pentsatzen ari direla. "Iaz haur ugari biltzen ziren ostirala arratsaldeetan. Horregatik, egun hori xake eskolako haurrei uztea pentsatzen ari gara eta helduentzako beste egun bat finkatu beharko genuke," adierazi digute.