Goiza ondo hasteko, Kadete Errendimendu taldeak urrezko mailako lehian garaipen erraz erdietsi zuen. Jonatan Reinoren taldeak kanpoko bezala jokatu arren, etxean zegoela baliatu eta 29-88 irabazi zuen Ikerra Eskoriatza .
Bigarren neurketan ordea. Gehiago borrokatu behar izan zuten Junior Errendimendu taldeko kideek. Andoni Alduncinen taldeak ez zuen aurkaria, Hemen Garbiketa Eskoriatza ezagutzen. Garaipena eskuratzeko neurketa serioa egin behar zutela bazekiten kantxara atera baino lehen. Ez zen horrela izan eta kanpotarrek eraman zuten norgehiagoka, 33-43.
Lehen minutuetatik markagailuan behera joan zen herriko taldea. Ahaleginak ahalegin urdin-beltzek aldea txikitu eta hurbiltzen zirela zirudienean urduritasunak akatsak egitera eraman zituen. Egoeraz baliatuz, Eskoriatzako jokalariek hamar puntuko aldera ireki eta neurketa amaitu arte mantentze lortu zuten.
Alduncinek azaldu duenez, denboraldia goiz hastea sumatu zuten talde urdin-beltzeko kideek: "Talde erdia berria da. Eta oporretatik bueltan atake zein defentsako sistemak entrenatzeko denbora gutxi izan dugu. Nabaritu da. Erasoan jokaldiak ez ziren guztiz ateratzen. Partidako momentu askotan trabatu egin gara."
Hobetzeko asko dagoela argi du juniorren prestatzaileak eta lanean gogor jarraituko dute mailara iristeko.
Hitzordu bikoitza
Saskibaloi taldeen aurkezpena izango da hilaren 23an, larunbatearekin, 16:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian. Baina neurketak ere izango dituzte kadete eta juniorrek.
Lehenek aurkezpenaren ostean, Easo Basket Irule izango dute aurkari. Zaharrenek bi hitzorduri egin beharko diete aurre, hilaren 23an, Beasainen eta hilaren 24an, etxean Hondarribiaren aurka.