Mansok bere ibilgailuarekin lehiatu behar bazuen ere, azken proben antzera Madrilgo Talix taldearen kotxea gidatu zuen hitzorduan.
Entrenamenduetatik ikusi zen Lasarte-Oriako gidariak saria irabazteko lan egin beharko zuela. 10. klaseko Arkaitz Ordoki (Norma NP 03) eta Miguel Gutierrez (Norma M20 F) jarri ziren bere aurretik lehen saio kronometratuan eta bigarrenean ez zen aldaketarik izan. Hirurek euren markak ondu zituzten arren, 02.34,510 eginez Ordokik eskuratu zuen garaipena, Gutierrez bigarren (02.41,852) izan zen eta Mansok (02.42,885) itxi zuen podiuma.
Sailkapen orokorreko hirugarren sariaz gain, 9. mailako garaikurra jaso zuen gidari gazteak. Hurrengo sailkatuari segundo atera zizkion.
Herritarra pozik dago egindako lanarekin baina hurrengo hitzorduan, urriaren 21ean Urrakin bere ibilgailuarekin parte hartzea espero du.