Udaleko Kirolak saileko buru Goizalde Pildainek jakinarazi duenez, ibilaldiak luzatzea erabaki dute, ordubetekoak "eskas" geratzen zitzaizkielako. Hortaz, aurtengo ikasturtekoak ordu eta erdikoak izango dira, 11:00etatik 12:30era. Eguraldiaren arabera, bidea moldatu ala ez erabakiko dutela jakinarazi du.
Ondo ibiliren onuretan jarri du fokua Gizarte Zerbitzuak departamentuko buru Lourdes Acevedok. "Jarduera osasungarri honen bidez tentsioa eta grasak murriz daitezke, adibidez, eta, batez ere, elkarren arteko harreman sendoak sortu eta garatu, elkarrekin paseatzera aterata". Eskerrak eman dizkie ekimen hau aurrera eramaten laguntzen duten erakunde eta elkarteetako kideei, eta etorkizunean sustatzen jarraituko dutela aurreratu.
