Lasartearra elkarteak bazkidearen eguna aurrera eramango du, 50 urte bete dituela ospatzeko. Poteo girotuaren ostean, egoitzara itzuli eta bapo bazkalduko dute. Ostean, bost hamarkadaz bazkide izan direnak omenduko dituzte, eta baita Lourdes Sarabia (elkartearen sorreran paperak egiten lagundu zuen) eta Valentina Gainza (Lasartearraren armarria eskuz brodatu zuen).