Egitaraua
Hilak 19, asteartea
- 16:00etatik 20:00etara, bizikletak konpondu eta ibiltzeko prestatzeko furgoneta ibiltari bat ekarriko dute Okendo plazara.
Hilak 20, asteazkena
- 18:00etan, Okendo plazatik abiatuta, hirigunean barrena bizikletan ibiltzen ikasteko saio praktiko bat aurrera eramango dute. 18 urte baino gehiagoko herritarrek parte hartu ahalko dute, aurrez izena emanda.
Hilak 21, osteguna
- 18:30ean, Okendo plazatik abiatuta, ipar martxa saio bat egingo dute, Ostadar SKTren taldearen eskutik.
Hilak 22, ostirala
- Muittu Manttangorri hiribusa dohainik erabili ahalko dute lasarteoriatarrek, egun osoan zehar.
Hilak 23, larunbata
- 10:00etan, Okendotik bizikleta martxa bat abiatuko da. Norberak bere ibilgailua eta kaskoa eraman beharko ditu.
- 10:30etik 14:00etara, bigarren eskuko bizikleten azoka izango da Okendon.
- 11:00etatik 13:30era, Okendon eta Kale Nagusian barrena, jolas ugari egingo dituzte: herri kirolak, bizikletan ibili bitartean egitekoak (zinta jokoa, trebetasuna...), eta abar.
Bigarren eskuko azokari buruz
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herritarrek 09:00etatik 10:30era eraman ahalko dituzte salgai jarri nahi dituzten ibilgailuak. Prezioek ezingo dute 500 eurokoak baino garestiagoak izan. Beharrezkoa izango da aurrez hitzordu bat finkatzea, www.merkabi.eus/lasarte-oria webgunean edo 943-67 02 49 telefono zenbakian izena emanda.
Parte hartu nahi dutenek 18 urte baino gehiago izan behar dituzte, eta bizikletak azokara eramaterakoan NAN nahiz telefono zenbakiak eman.