Saskibaloiko zaletuek goiz pasa ederra egin dezakete, bi neurketak jarraian izango baitira. Lehenik kadeteak aterako dira kantxara 10:00etan eta eguerdian hasiko da juniorren norgehiagoka.
Bi talde hauetaz gain, bereratzi talde gehiago izango ditu aurten Saskibaloi atalak jokoan. Bina talde izango dituzte mini, kadete eta senior mailetan, lau infantiletan eta bat juniorretan. Talde gehienek emakumezkoen kategorian lehiatuko dute, bakarra izango da mutilena, seniorra.
Endika Marrahi taldeko arduradunak jakitera eman duenez, mutilen gazte talde bat osatzeko ahaleginak egin dituzte baina ez da posible izan eta entrenamendu saioak bakarrik egingo dituzte.
Talde urdin-beltzeko kideak mailaren arabera irailean edo urrian borrokan hasiko diren arren, guztiak hilaren 23an kiroldegian batuko dira denboraldiko aurkezpena egiteko.