Esperientzia "ederra" bizitu dutela adierazi dute familia horretako kideek, hasiera-hasieratik, egokitzapena "oso erraza" izan zelako, ohikoena izan ez arren. Tttakun Kultur Elkartearen udako txokoez gozatu zuten Haron begiralearen laguntzarekin, eta abuztuan oporretara joan ziren. Haurrak hemen egon bitartean, haien familiekin harremana izan dute, telefono zein bideo deien bitartez. Horrez gain, Xirimiri elkartean bazkaltzeko geratu ziren egun batean, Errenterian bizi diren saharar batzuekin.

Duela gutxi itzuli dira haurrak Saharara. Penatuta esan zioten agur elkarri, baina bizitakoagatik eskertuta. Ohar bat egin du harrera familiak: "Ezin dugu ahaztu errefuxiatuak direla eta gordina dela beraien egunerokoa". Horregatik, hurrengo urtean proiektu horretan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, familia gehiagok haur gehiago har ditzaten.
Hirugarren ume bat etortzekoa zen gurera udaran, baina tramiteekin izandako arazoak tarteko Saharan geratu behar izan zuen azkenean. Datorren urtean halakorik ez gertatzea espero dute.