Beltzak Errugbi taldeko 50 bat bazkideek asteburu pasa ederra egin zuten hilaren 9an eta 10ean Bordelen, Frantzian. Munduko Errugbi Kopari esker, nazioarteko mailako norgehiagoketaz gozatu zuten beltzek. Irlandak erraz garaitu zuen Errumania, 82-8. Gales eta Fijiren arteko borroka, aldiz, parekatuagoa izan zen. Alabaina, galestarrak izan ziren garaile, 32-26.