Piraguismoko Munduko Kopako jardunaldia izan zen abuztuaren 31etik irailaren 3ra La Seu D'Urgellen, Herrialde Katalanak. K1 mailako eslalon eta kayak kros modalitateko probetan lehiatu zen Maialen Chourraut herritarra eta podiumeko atarian geratu zen. Bi txapelketetan kanporaketak gainditu, finalera iritsi eta laugarren postua eskuratu zuen herritarrak. Hitzordu garrantzitsua du hurrengo egunetan herriko palistak. Hilaren 19tik 24ra Munduko txapelketa jokatuko da Lee Valleyen, Erresuma Batuan eta Joko Olinpikoetako plazak jokoan izango dira.