Danbor hotsekin gogoratu du oraingoan Lasartearra Elkarteak bere mende erdia

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 9a, 14:26

Lasartearra elkarteak bere 50. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Urtean zehar aurrera eramaten ari den ekimenei danborrada gehitu die gaur goizean. Aurreikusitakoa baino ordu erdi geroago abiatu dira Erribera kaleko egoitzatik Zumaburu auzoan barrena egin duten ibilbidea osatzera. Banderariak buru, bandak, danbor eta upel jotzaileak ilaran joan dira Arantzazuko Ama eliza aurrealdera. Ama birjinaren eguna izanik, bertan egin dute lehen geldialdia. Pieza pare bat jo eta aurrera jarraitu dute. Egoitzara bueltan giro onean gozatu dute prestatu dieten hamaiketakoaz.