Jai giroa nagusi, Extremadura Etxearen inguruan

Txintxarri Aldizkaria 2023ko ira. 9a, 10:13

Jolasez jolaz pasatu zuten ostiral arratsaldea egoitza aurrean pilatu ziren haur, gaztetxo eta ez hain gazteek. Beroa nagusi izan bazen ere, txokolateari ez zioten uko egin eta hura dastatu artean, jantzi tradizionalen desfilea ikusi zuten. Dinbi Bandako lagunen doinua jarraituz, Jaizkibel plazara eraman zuten festa giroa, eta hori nahikoa ez balitz, pintxo-potearen eskaintzak herritar ugari erakarri zuen. 

Gaur, hilak 9

  • 12:00etan, meza, Extremadura etxean. Tolosatik etorritako Flor de la Jara taldeak girotuko du elizkizuna.
  • 12:30ean, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia, Adarra kaletik abiatuta.
  • 14:30ean, paella herrikoia, Jaizkibel plazan.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkarteko kideen eskutik, Jaizkibelen.
  • 17:00etan, herri kirolak, Jaizkibelen.
  • 17:00etan, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien kalejira, Adarra kaletik abiatuta.
  • 18:00etan, karaokea, Jaizkibelen.
  • 19:30ean, Paula Letiziaren bakarrizketa, Jaizkibelen.
  • 21:00etan, bazkideen afaria, Extremadura Etxean.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, LOZET elkartearen eskutik, Adarra kalean eta inguruetan.
  • 23:30ean, DJ AGFren emanaldia, Jaizkibelen.