Bandera jarrita, festei ekin diete

Txintxarri Aldizkaria 2023ko irailaren 8a

Virgen de Guadalupe Extremadura Etxeak ekin die zaindaria omentzeko jaiei. Asteburuan zehar makina bat jarduera aurrera eramango dituzte data berezi hauek ospatzeko.

Egitaraua

Gaur, hilak 8 (jarduera guztiak Adarra kalean eta inguruetan egingo dituzte)

  • 18:00etan, haurrentzako jolasak.
  • 18:45ean, txokolate jana.
  • 19:00etan, txupinazoa, topa eta agurra.
  • 19:15ean, Extremadurako jantzien desfilea.
  • 19:30ean, Dinbi Banda batukada taldearen emanaldia.
  • 19:45ean, Jaizkibel plazako postuarekin irekiera eta pintxo potea.
  • 22:30ean, DJ Nemux-en emanaldia.

Bihar, hilak 9

  • 12:00etan, meza, Extremadura etxean. Tolosatik etorritako Flor de la Jara taldeak girotuko du elizkizuna.
  • 12:30ean, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia, Adarra kaletik abiatuta.
  • 14:30ean, paella herrikoia, Jaizkibel plazan.
  • 16:00etan, futbolin txapelketa kooperatiboa, Jalgune elkarteko kideen eskutik, Jaizkibelen.
  • 17:00etan, herri kirolak, Jaizkibelen.
  • 17:00etan, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien kalejira, Adarra kaletik abiatuta.
  • 18:00etan, karaokea, Jaizkibelen.
  • 19:30ean, Paula Letiziaren bakarrizketa, Jaizkibelen.
  • 21:00etan, bazkideen afaria, Extremadura Etxean.
  • 23:00etan, zezensuzkoa, LOZET elkartearen eskutik, Adarra kalean eta inguruetan.
  • 23:30ean, DJ AGFren emanaldia, Jaizkibelen.

Etzi, hilak 10

  • 10:30ean, marrazki lehiaketa haurrentzat, 2KN kafetegian.
  • 11:30ean, haurrentzako jolas eta tailerrak, Jaizkibel plazan.
  • 12:00etan, ginkana, Jaizkibelen.
  • 13:00etan, LOZET elkartearen erraldoi eta buruhandien kalejira, Adarra kaletik abiatuta.
  • 13:00etan, Semblante Andaluz elkarteko dantza taldeen emanaldiak: Duende, Gitanillas del Alba eta Zambra. Jaizkibelen.
  • 14:30ean, herri bazkaria, Extremadura Etxean.
  • 17:00etan, Brotes de Encina taldearen emanaldia, Jaizkibelen.
  • 18:00etan, bolo txapelketa, 18 urtetik gorakoentzat, Jaizkibelen.
  • 19:00etan, sari banaketa, Extremadura Etxean.
  • 20:00etan, bandera jaistea eta festen amaiera, Extremadura Etxean.